saiatzea ez da nahikoa izaten askotan, eta hori da Hernaniri gertatzen ari zaiona azken aldian. Bolada txarrari aurre egin ezin, eta partiduak aurrera egin ahala, berdegunean geroz eta hobeto moldatzen ari badira ere, garaipenek ihes egiten diete.
Atzokoan ez zuten partidu erraza izan, nahiz eta etxean jokatu, sailkapenean aurretik dagoen Ordizia etorri baitzen Hernanira.
Partidua gogotsu hasi zuten, eta markagailuan aurretik jarri ziren txuri berdeak. Hala ere, 30garren minutuan berdinketaren gola sartu zuten goierriarrak. Atsedenaldiaren ostean, Hernanik joko hobea egin zuen, baina partidua amaitzear zela, Ordiziak 1-2koa sartu zuen.
Datorren astean Zarautzen jokatuko dute, eta Loranek adierazitakoaren arabera, «ez da partidu erraza izango» .
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!