Hernaniko Bertso Eskolak podiuma Bergarako saioan

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 8a, 01:00

hernaniko Bertso Esko­lako hiru kideek, Maialen Lujanbiok, Aitor Mendi­luzek eta Beñat Gaztelu­mendik erakustaldia eman zuten atzo, Bergaran izan zen fina­lerdietako aurre­neko saioan. Hasiera-hasie­ratik nabarmen­du ziren hirurak, eta duten gaitasuna erakutsi zuten. Maialen Lujanbio izan zen, zalantzarik gabe, saioko onena. 708,5 puntu lortu zituen, eta zuzenean pasa da Donostian izango den bigarren itzuliko finalerdira. Aitor Mendiluzek, Gi­puzkoako Txapeldunak, be­re mailari eutsiz, bigarren postua lortu zuen, 680 punturekin. Beñat Gaztelumendi, Gipuzkoako txapeldunor­deak, hirugarren postua es­ku­ratu zuen, 644,5 pun­turekin. Mendiluzek eta Gaztelu­mendik, gainontzeko ber­tso­lariek bezala, puntua­zioaren arabera lortuko dute finalerdietako bigarren itzulirako txartela. Atzoko saioko gainontzeko ber­tso­larien puntu­azioa ondoren­goa izan zen: Jon Martinek 619 puntu, Etxahun Lekuek 608,5 puntu, eta Fredi Paiak 596 puntu.

Iñaki Zelaiak gaur izango du finalerdietako bertsosaioa Gasteizen

IÑAKI Zelaia bertsolari hernaniarrak gaur izango du finalerdietako aurrene­ko saioa Gasteizen. Aurre­neko itzuliko bigarren sai­oa izango da, eta aurrean izango ditu honako bost bertsolariak: Unai Iturria­ga, Miren Amuriza, Arka-i­tz Estiballes, Xabier Paya eta Maddalen Arzallus. Sa­rrerak bertan izango dira salgai, 16:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!