50ko kintoek hitzordua jarri dute, urtero bezala, elkartzeko. Hilaren 22an egin dute zita, ez 15ean, atzo Kronikan azaldu bezala. 12:00etan hildako kintoen omenezko meza izango dute San Joan Bataiatzailea parroki elizan eta ondoren elkarrekin bazkalduko dute Aitan-Etxe tabernan, 14:00etan. Joateko izena eman behar da 943 555 683 zenbakira deituta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!