Kantabrian barrena ibili da oraingoan Goiz Eguzkiko koadrila

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 7a, 01:00

Goiz Eguzki jubilatu etxeko koadrila ederra eskurtsioan ibilia da urriko laugarren asteburuan. Hiru egunerako joan ziren Kantabriara, ostiraletik igandera. Besteak beste, Santanderren, Santillana del Mar-en eta Barcena Mayor-en izan ziren. Suancesen hartu zuten atseden.

GAUR ‘UN GENIO EN APUROS’ ZINEAN
Goiz Eguzkin zine emanaldiak izaten dituzte larunbat arratsaldetan. Gaurkoan Un genio en apuros pelikula ikusiko dute. Arratsaldeko 18:00etan, Goiz Eguzkin bertan.

Jose Luis Lopez Vazquez aktorea
Un genio en apuros pelikulan (1983) Jose Luis Lopez Vazquez aktore hil berria da protagonista. Agustin Gonzalez eta Eugeniok ere parte hartzen dute. Bizitzan dena aldrebas tokatzen zaion artista bat da pelikulako prota­gonista.          

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!