Herriko gazteentzako topaketa antolatu du gaur errugbi taldeak

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 7a, 01:00

Hernaniko errugbi taldeak antolatuta, herriko neska mutilek errugbian jolastu eta ondo pasatzeko aukera izango dute, topaketa antolatu baitute gaur. DBH 1, 2 eta 3garren mailako gazteei dago zuzendua, eta helburua da, gazteei beste era batean jolasten erakustea. Topaketa gaur izango da, goizeko 10:00etan hasita. Ondoren, hamaiketakoa ere izango da, eta bertara hurbildutakoek kadete eta jubenilen txapelketako partiduak ikusteko aukera izango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!