Joan den asteko partidua ahazteko Ordiziari irabaztea du helburu gaur, Erregional mailako Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 7a, 01:00

Azken aldiko bolada onari ezin eutsi, eta partidu kaxkarra jokatu zuten joan den asteburuan txuri berdeek. Maila baxuagoko taldea den Beti Gazteren kontra 0-0 berdindu zuten, erritmo falta nagusi izan zen partiduan. Gaurkoan berriz, hori ahaztu, eta sailkapenean gora egiteko aukera bikaina izango dute, Ordiziari irabaziz gero. Partidua etxean jokatuko dute, Zubipen, arratsaldeko 16:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!