Liga ederki hasi du Hernaniko taldeak, lehenengo partidua 10-6 irabazita

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 10a, 01:00

Hernaniko waterpolo taldeak ederki hasi du Liga. Are gehiago, kontuan izanda, aurkari gogorra zuela parean. Ligako lehenengo partidua zuen, eta 10-6 irabazi zion Oiasso taldeari. 2-4 galtzen hasi ziren, bai­na partiduari buelta eman eta 6na jarri ziren. Azken laurdenean aurkariari egurra eman eta 10-6 irabazi zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!