Ezker Batua-Berdeak-ek langabeziaren aurrean mobilizatzeko kanpaina egingo du

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 7a, 01:00

Hernaniko Ezker Ba­­tua-Berdeak alder­diak kan­­­­­paina egingo du au­rre­­ran­tzean Her­na­niko bi­zilagunak sen­­tsi­biliza­tze­ko eta mo­bilizatzeko, lan­ga­bezi tasa altuak iku­sita.

1.030 langebetu
Alderdiak Kronikari bi­da­litako oharrean adie­razi du urriko datuen arabera, 1.030 hernaniar daudela langabezian, eta «bai Alkateak, bai Eusko Jaurlaritzak ez­ku­tatu egiten dituzte­».

Kartelak kalean
Kanpainan zehar, hile­ro, kartelak jarriko di­tuzte herrian barre­na honako mezuarekin: Noiz arte ixilik? Defen­datu zure eskubideak. La­na eta gizartearen babesa. Kartelean hilero langa­bezi zerrendan dauden hernaniar kopurua ere adieraziko dute.

Kontzientzia sortu eta mobilizatzera bultzatu
Kanpainaren helburua da gizartea jabetzea krisi ekonomikoaren la­rri­tasunaz, lan erregula­zio­ra­ko expedienteen uga­ritzeaz eta lan bal­dintza gero eta eskasa­goez. Horrez gain, gi­zartea mobilizatuarazi nahi dute «herriko lan­gabezi datuak ezkutatu egiten direla salatzeko, Eusko Jaurlaritzak eman­­dako datuetan ez baitaude zehaztuak».

Mobilizazioak deituko dituzte
Ezker Batua-Berdeak tal­deak dei egin die hernaniarrei «lan baldintza duinak eta denontzako justuak eskatzeko» egingo diren mobilizazioetan parte hartzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!