Aranoko etxe eta bazterren argazki erakusketa gaur San Martinetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 7a, 01:00

aurten ere San Martin eguna ospatuko dute Ara­non. San Martin eguna berez asteaz­kenean da baina Ara­no­ko ospakizuna pittin bat aurreratu dute eta gaur ospatuko dute. Arratsaldeko jaia izango da.

Aranoko etxe eta bazterren argazki emanaldia, Jabier Legarretaren eskutik
Arratsaldeko 18:00etan hasi­ko da ospakizuna txo­txon­gilo emanaldiarekin, San Ro­ke elkartean. Arratsaldeko 19:00etan Ara­­no­­ko etxe eta bazterren argazkiak erakutsiko ditu Xau­xarko Jabier Legarretak. Udaletxeko Ganbaran izan­go da ekitaldia. Jabier Lega­rreta, Aranoko semea, Hernanin bizi da eta tarteren bat duenean, besteak beste, Ara­noko base­rri, etxe, txoko, paraje eta abarren argazkiak egiten ditu. Lau urte eman ditu hango eta hemengo bazterrak kamara­re­kin jasotzen.

Meza eta talo jatea ondoren
Argazki emanaldiaren ondo­ren, meza izango da, eta on­doren, talo eta gaztain jatea, trikitilariek lagunduta. Ara­noarrak dei egin dute jaian parte hartzeko.

Aranoko argazki lehiaketa
Jaiaz gain, Aranoko bigarren ar­gazki lehiaketa ere antolatu dute. Lehiaketara edo­zein ar­gazki aurkeztu daiteke, berdin da zaharra edo berria izan, eta gaiak Arano izan behar du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!