Lujanbio, Mendiluze eta Gaztelumendi gaur, finalerdietako lehenengo saioan

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 7a, 01:00

astebeteko atsedenal­di­a­ren ondoren, gaur helduko zaio berriro ere Bertsolari Txa­­­pelketa Nagusiari. Gaur eta bihar finalerdiko lehe­nen­go saioak izango dira. Guztira 24 ber­tsolari arituko di­ra lehian; fi­­nal laurdenetan aurrera egi­tea lortu zuten 17 ber­tso­la­riak eta 2005eko 7 fi­na­listak. Tar­tean dira Herna­niko Ber­tso Eskolako Maia­len Lu­jan­bio, Aitor Mendi­lu­ze, Beñat Gaztelumendi eta Iñaki Ze­laia. Lehenengo hi­rurek gaur izan­go dute saioa Bergaran. Zelaia, be­rriz, bihar ariko da Gas­tei­zen.

Lehenengo itzuliko aurreneko saioa gaur
Finalerdiak bi itzuli izango di­tu eta lehenengo itzuliko aurreneko saioa gaur izango da Bergaran, Labegaraieta Ki­­rol­degian, arratsaldeko 17:30etan. Sei bertsolari ariko dira: Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelu­men­di, Etxahun Lekue, Fre­di Paia eta Jon Martin. Ber­tan, 250 sarrera jarriko di­tuz­te salgai 16:00etatik aurrera.

Bihar Zelaia Gasteizen
Lehenengo itzuliko bigarren saioa bihar izango da Gas­tei­zen, Europa Pabilioian, arratsaldeko 17:30etan. Ber­tan Iñaki Zelaia hernaniarra ariko da honako bost ber­tsolariekin batera: Unai Itu­rri­a­ga, Miren Amuriza, Ar­kaitz Estiballes, Xabier Paya eta Maddalen Arzallus. Sal­gai izango dira sarrerak bertan, 16:00etatik aurrera.

Bi itzuli finalerdietan
Bi itzuli izango ditu fina­ler­diak. Lehenengo itzuliak lau saio izango ditu. Saio bakoi­tzeko irabazleek zuzenean bi­garren itzulirako txartela eskuratuko dute eta beste 14 bertsolari puntuazioaren ara­bera sailkatuko dira. Bigarren itzuliak hiru saio izango ditu eta 18 ber­tso­larik hartuko dute par­te. Lehen eta bigarren itzuliko pun­tuazioak gehitu ondo­ren pun­tuazio altuena lor­tzen duten 7 bertsolariak sail­katuko dira abenduaren 13an Andoni Egañarekin BEC-en jokatuko den finale­rako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!