Hernaniar mordoska bihar, inoiz izan den Behobia-Donostia lasterketa jendetsuenean

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 7a, 01:00

makina bat hernaniarrrek deskantsu ederrra hartuko dute bihar Behobia Donostia lasterketa egindakoan, lasterketa gogorra izateaz gain, batzuk hilabeteak daramazkitelako entrenatzen.

Inoiz baino jende gehiago
Urtetik urtera jende gehiagok parte har­tzen du lasterketa ezagunean, aurten inoiz baino gehiagok. 18.444 korrikalarik hartuko dute parte, horietako 150 inguru hernaniarrak.

Hernanitik 09:00etan abiatuko dira
Hernaniko Atletismo Elkarteak autobusa antolatu du (aldez aurretik eman behar zen izena). Kronika 08:45etan izango da bertan, urtero bezala, argazkia egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!