Hernaniko pelotariek sei partidu izango dituzte gaur, ondorengoak: infantiletan, Aiatz eta Hernanik Oiarperen kontra jokatuko dute, 19:30etan, Hondarribin; kadeetetan, Oiarpek Murgiondo eta Etxegoienen kontra jokatuko dute, 19:15etan, Oiartzunen, eta Azkoitiako pelotariek Leonet eta Gartziaren kontra jokatuko dute, 19:00etan, Azkoitian; jubeniletan, aurrez aurre izango dira Arrasate eta Santxo eta Lizeaga, Arrasaten, 21:30etan; nagusietan berriz, Lizardik Esnaola eta Huiziren kontra jokatuko dute, 19:15etan, Ibaetan, eta azkenik, Aurrera Saiazek Ioritz San Sebastianen kontra jokatuko du, 20:00etan, Alegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!