`Robogeisha´filme japoniarraren estreinaldi europarrak bukaera emango dio aurtengo Beldurrezko Asteari

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 6a, 01:00

Gaur, asteburuan eta datorren astean jarraitu arren, Donostia Kulturako Zinema Unitateak bukaera ofiziala emango dio aurtengo programazioari Noburu Iguchi zuzendari japoniarraren Robogeisha filmearen emanaldiarekin. Europan lehen aldiz ematea lortu dute Rebordinos eta bere taldekoek, eta hori zerbait azpimarratzekoa da, filmaren aurrerapena jende ugarik ikusi baitu interneten. Arrakasta­tsua izango den seinale. Baina goazen mantso mantso. Antzoki Zaharreko gaurko programazioari arra­tsaldeko 17:00etan hasiera emango diote Los Caballeros De La Mesa Cuadrada y Sus Locos Seguidores klasiko berreskuratuarekin. Terry William eta Terry Jones Monthy Phithonen partaideak 1975 urtean zuzendutako filmea da hori, eta ezpaten edota erdi aroko filmeen parodia da, hain zuzen. Arratsaldeko 19:45etan, aldiz, ustekabeko filmea edo filme sorpresa emango dute. Eta 22:30etan, bukaeraren emanaldian sarituak izan diren laburmetraiak emango dituzte, baita sariak banatu ere. Eta ondoren, Noburu Iguchiren aipatutako Robo­geisha emanaldiarekin emango diote bukaera ofiziala aurtengo Asteari.

Victoria Eugenian bakarra
Victoria Eugenia Antzo­kian, berriz, emanaldi bat besterik ez da izango, eta 19:45etan izango dugu ikusgai. Evangelion: 2.0- You Can (Not) Advance/ Evangerion Shin Gekijôban: Ha (2009), Masa­yuki, Kazuya Tsuru­makik zuzenduriko animea izango da. G­ogo­ratu emanaldi horrek bertsio originalean eta euskarazko azpitituloekin eman­­­­go dutela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!