Hernaniko errugbi taldeak antolatuta, DBH 1, 2 eta 3garren mailako neska mutilentzako topaketa izango da bihar, Landaren. Topaketaren helburua da, gazteei jolasten erakustea, modu azkar eta dibertigarrian. Antolatzaileek adierazi dutenez «errugbia da zure jolaserako denborapasa eta kirolik politena. Zure lagunekin gustura dibertitzeko eta lagun berriak egiteko aukera emango dizu». Topaketa bihar, 10:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!