Argazki lehiaketako proiekzioa bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 5a, 01:00

Urretxa Mikologia Elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurten ere, Mikologi Jardunaldien barruan, eta lehiaketara aurkeztutako argazkiekin proiekzioa egingo du bihar. Proiekizioa bihar izango da beraz, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 20:00etan. Ondoren, argazki lehiaketako sari banaketa egingo dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!