Ustez legez kanpo egindako kontratazio bat azaltzeko, ez ohizko plenoa eskatu diote Alkateari oposizioko alderdi guztiek

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 5a, 01:00

Hernaniko oposizioko alderdi guztiek, PSE-EE, Hamaikabat, Ezker Batua, PP eta EAJ-PNVk, eskatu diote Alkateari ez ohizko plenoa deitzeko azken egunetako «kontu larrien» inguruan azalpenak emateko. Kontu horien nondik norakoak Hernaniko Kronikara bidali dituzte, aipatutako alderdi guztiek sinatutako prentsa ohar baten bidez.

Kontratazio Teknikoak aurkeztutako txostena
Oposizioko alderdiek pren­tsa oharrean adierazten du­tenaren arabera, Kontrata­zio Teknikoak txosten bat aurkeztu du, non esaten duen ilegala dela kontrata­tzea Zu­zendaritza Batzorde­ko kidea den norbaiten enpresa: «Kontratazio Tek­ni­koak informe bat egin du esanaz, Zuzendaritza Ba­tzor­deko kide baten enpresa kontratatu dela, eta enpresa honen fakturak azaldu direla Kirol Patronatuan eta Udalean. Guk ondorengoa jakin nahi dugu: Zergatik kontratatu dute argindar enpresa bat, jabeetako bat Kirol Patro­natuko kide dena, legez kan­po? Gober­nu Taldeko zein kidek hartuko dute bere gain eran­tzunkizun politikoa?»

Zaharren Egoitzari buruz
Prentsa ohar berean, gaia aldatuz, azaltzen dute orain dela 3 urte Zaharren Egoitza zaharraren inguruko planing-a aldatu egin zela; haren helburua zen obrek ahalik eta eragin gu­txien izatea bertan bizi ziren aiton-amonengan: «Guk eska­tzen duguna da, Gobernu Taldeak azaltzea nork hartu zuen erabaki hori, eta zein izan ziren arrazoiak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!