artistek dituzten lanak erakutsi eta saltzeko aukera izango dute, Arte Azoka antolatu baitute Hernaniko Udalak eta Gipuzkoako Artisten Elkarteak elkarlanean. Azoka abenduaren 13an izango da, eta helburua da artisten lanak sustatzea eta kaleratzea. Azokara hurbiltzen den publikoak lanak ikusteaz gain, obrak erosteko aukera ere izango du.
Arte ezberdinak ikusgai
Azoka urtean lau aldiz egiteko asmoa dute, hau da, urtaro bakoitzean bat, eta aurrenekoa abendukoa izango da. Jakinarazi dutenez, azokako arlo nagusia pintura izango da, baina beste arlo batzuetako obrak jartzeko aukera ere izango da: eskultura eta argazkigintza, esaterako. Adierazitakoaren arabera, azken honek, bataz beste, azokaren %15a beteko du.
Atsegindegin izango da eta 40 mahai jarriko dituzte
Azoka Atsegindegin izango da, eta bertara hurbiltzen direnek artelanak ikusi ahal izateko 40 mahai jarriko dituzte. Mahaien erdiak Hernaniko artistak ez direnentzat jarriko dituzte, beste erdiak berriz, Hernaniko artisten lanentzako izango dira.
Hala ere, jakinarazi dute, azoka hau artistei ez ezik, plastika munduan murgilduta dauden pertsonei ere zuzendua dagoela.
Izen ematea azaroaren 23a baino lehen
Jarduera honetan parte hartu nahi dutenek azaroaren 23a baino lehen eman beharko dute izena, Biteri kultur etxean. Izena emateko orria betetzearekin batera, azokara aurkeztuko dituzten obren hiru argazki eraman behar dituzte.
Azoka egin aurretik, antolatzaileek aukeratze xume bat egingo dute. Selekzionatutako pertsonen kopurua 20 baino gehiago bada, zozketa bidez erabakiko dute zeinek hartuko duen parte aurreneko azoka honetan. Gainontzekoek ziurra izango dute lekua udaberrian egingo den azokan.
Azokan obrak erakusgai jartzeko aukeratutako artistek, abenduaren 1a baino
lehen jakingo dute erabakia. Hartara, lanak prestatzeko nahikoa denbora izango dute artistek. yy