Estatuko laburmetraien emanaldia: `Lesbian vampiere killers´eta `Evangelion 2.0´animea, beldurrezko astean aipagarrienak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 4a, 01:00

Ez da makala ezta ere gaurko programazioa Beldu­rrezko XX Astean! Ema­naldiei arratsaldeko bostetan emango diete hasiera Rebordinos eta bere taldeak, Estatuan beldurrezko laburmetrai sorta esangura­tsuenetarikoekin. Besteen artean, Amona Putz! (2009) Telmo Esnalek (Aupa Etxe­beste!) aurten filmatutako laburmetrai euskalduna izango dugu ikusgai. Ostean, Viva la muerte! Autopsie du cinéma espagnol (2009) Yves Mont Mayeurrek zuzendutako filme dokumentala emango dute; eta saio hori ezinhobeto bukatzeko, Ti West estatubatuarrak egindako The House Of The Devil (2009) filmea programatu dute Donostia Kul­turakoek. Hurrengo emanaldia 22:30etan hasiko da Antzoki Zaha­rrean eta Phil Claydon zuzendari britaniarrak egindako Lesbian Vampire Ki­llers (2009) filmeak osatzen du. Eta berehala, 00:30etan hain zuzen ere, Cementerio de Historias (2009), Svarmoder (2009) eta Bloody Hands/Veriset Kä­det (2009) interneterako es­preski gauzatu dituzten sailak aurkeztu dituzte. Ostean, Bel­durrezko Astearen bigarren animea ikusi ahal izango dugu, ordu horietan indarrean bagabiltza, behinik behin: Masa­yuka eta Kazuya Tsurumakik egindako Evangelion: 2.0-You Can (Not) Advance /Evange­rion Shin Gekijôban: Ha (2009), Evan­gelion saga famatuaren bigarren zatia, hain zuzen ere. Victoria Eugenia Antzo­kian soilik filme bat pro­gra­matu dute Donostia Kul­turakoek: Tommy Wirkola zuzendari norvegiarraren Dead Snow (2009) filmea, baina jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin, hain zuzen ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!