Hernaniko errugbi taldeak herriko gazteentzako topaketa antolatu du larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 4a, 01:00

Hernaniko errugbi taldeak antolatuta, DBH 1, 2 eta 3garren mailako neska mutilentzako topaketa izango da larunbatean, Landaren. Helburua da, gazteei jolasten erakustea, modu azkar eta dibertigarrian. Antolatzaileen esanetan, «errugbia da zure jolaserako denborapasa eta kirolik politena. Zure lagunekin gustura diberti­tzeko eta lagun berriak egiteko aukera emango dizu». Topaketa larunbatean izango da, goizeko 10:00etan. Ondoren hamaiketakoa izango da, eta kadete eta jubenilen txapelketako partiduak ikusteko aukera ere izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!