Elizatxo auzoko aroztegi batean sutea izan zen atzo arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 4a, 01:00

Elizatxo auzoko 43garren zenbakian, aroztegi batean, sutea izan zen atzo arratsaldean. Udaltzaingoak abisua arratsaldeko 18:00ak pasa berritan jaso zuen, eta Ertzaintza eta Suhiltzaileekin hurbildu zen bertara. Azaldutakoaren arabera, sutea txikia izan zen, txispazo baten eraginez, eta berehala itzali zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!