MIKEL Aristregi argazkilari hernaniarrari FotoPres 2009 beka eman diote Bartzelonan, 40ºC/96º lanarengatik. Aurtengo edizioan sei argazkilariri eman diote beka, eta horietako bat da Aristregi. Aipatutako lanean, erakusten du Ulan Batorren, Mongoliako hirian, kalean bizi direnek duten errealitatea alkoholaren ondorioz. Mikel Aristregi Katalunian bizi da egun, eta bertan egiten du lan, hala ere, Euskal Herriko hainbat egunkarietarako lanak ere egiten ditu, horien artean, Argia, Berria eta Gara.
Fotokazetarien lanak
saritzeko
FotoPres saria 1982an sortu zen fotokazetarien lanak saritzeko asmotan. Sariak bi urtetik behin ematen dira eta helburua da argazkien bidez jendea sentsibilizatzea gatazken inguruan. Aurtengo gaia izan da Miradas de violencia en el mundo eta Emilio Morenattik irabazi du.