lahar Eskuhartze Sozialerako Elkarteak, adineko pertsonen jarrera arazoak ezagutzeko eta aurre egiten ikasteko kurtsoa antolatu du. Interesa duen edonorentzat dago zuzendua ikastaroa: gerontologiako langileentzat, adineko pertsonak etxean dituzten senitartekoentzat, ikasleentzat, boluntarioentzat... Diputazioaren diru-laguntza izango du ikastaroak eta dohainik izango da.
Kurtsoa azaroaren 25ean hasiko da, asteazkenean, eta bost eguneko iraupena izango du: azaroan, 25, 26 eta 27an izango dira klaseak, eta abenduan, 2 eta 4an. Ongintzan izango dira eta ordutegiari dagokionean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Irakaslea, Orbaiz Formoso psikologoa izango da. Gehienez, 20 ikaslerentzako izango da lekua. Izena emateko telefono honetara deitu behar da, 663 057 223, edo helbide honetara idatzi, formakuntza@laharelkargoa.org.
Helburuak: jarrerak ulertzea eta arazoei aurre egiten
ikastea
Ikastaro honek bi helburu ditu, batez ere: jokaeretan oinarritutako marko teorikoa sortzea, adineko zenbait pertsonen jarrerak ulertzeko; eta berauen jarrera arazoek sortzen dituzten egoera korapilatsuei nola aurre egin irakastea.
Programak lau puntu
Ikastaroan lau gai landuko dira: dementzia, giza portaera, arazoen aurrean eman beharreko pausoak eta sortu daitezkeen beste egoera korapilatsuei nola aurre egin.
Metodologia aktiboa eta parte hartzailea
Ikastaroa aktiboa eta parte hartzailea izango da. Horretarako erabiliko duten metodologia honakoa da: arlo ezberdinetako ideia, kontzeptu eta ezagutzaren informazioa eta transmisioa emango da; kasu praktikoen analisiak eta eztabaidak egingo dira; inplikazioa sustatuko da, iradokizun, zalantza eta esperientziak azalduz; ekintza zehatzak landuko dira; eta zenbait euskarri didaktiko erabiliko dira.