Antzoki Zaharrean bostetan emango diote hasiera arratsaldeko emanaldiari bi laburmetrairekin: Los que lloran solos eta Miracle Fish. Eta ostean, luzemetraien programa bikoitza: Tetsuo: The Bullet Man (2009), eta Triangle, Christopher Smith (Creep, Severance) zuzendariak aurten gauzatu duen filmea, alegia.
Antzoki Zaharrean ere bai, baino 22:00etan, kuriositate haundia sortu duen The Box filmea emango dute. Richard Kellyk zuzendutakoa, Cameron Díaz eta Mark Ruffaloren laguntzaz.
Eta bukatzeko, Antzoki Zaharreko gaurko egitarauari dagokiona, 00:30etan, Dead Snow (2009), Tommy Wirkola norvegiarrak zuzendutako filmea emango dute.
Victoria Eugenia Antzokian, 19:45etan hasita, lehiaketan parte hartu duten laburmetraiak segidan emango dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!