poltsak berrerabiltzeko kanpainako urriko zozketa atzo egin zen eta ateratako zenbaki saritua 76.870a da. Zenbaki hori Kale nagusiko Labe Txiki okindegian banatua da. Saridunak 100 euroko saria jasoko du 5 euroko erosketa bonotan. Txartel saritua duenak udaletxera deitu dezala, telefono honetara: 943 575 431.
Azarorako txartel urdina
Azaroko zozketarako txartelak urdin ilunak dira. Saria, hilabete honetan ere, 100 euroko eros-txartela izango da. Zozketa eguna, abenduaren 2an, asteazkenean izango da.