antzoki Zaharrean, gaur, arratsaldeko bostetan hasiko dira emanaldiak hiru laburmetrairekin: The Last Breath (2009) David Jackson britainiarraren eskutik, Jaulas (2009) Juan Jose Medina mexikarrak zuzendua, eta Chick/Laska (2008) laburmetrai poloniarra, 2008an Michal Sochak zuzendu zuena. Ondoren izango dira: Mutants, David Morleyek aurten zuzendutako luzemetraia- aurtengo lanetatik hoberenetarikoen artean kokatu dute adituek- eta klasiko berritua: Alien: El Octavo Pasajero (1979), Ridley Scottek zuzendutako maisu lana.
Beste klasiko bat gauean
Gauean, 22:30etan hain zuzen ere, beste klasiko bat eskainiko dute Donostia Kulturakoek: La noche de los muertos vivientes (1968). George A. Romeroren klasikoa, baina koloreztatua eta hiru dimentsiotan. A ze algarak!