Urnietako Eteneta elkartean sukaldaritza ikastaroa egingo dute aste honetan. Bihar, ostegunean eta larunbatean izango da. Ikastaroa egiteko 30 euro jarri behar dira eta prezioan larunbatean egingo duten bazkaria ere sartua dago. Ikastaroan parte hartu gabe, bazkaltzera joateko aukera ere izango da, 20 euro ordainduta. Lehenbailehen eman behar da izena, elkartetik pasata edo, azkarrago, 646 018 861 (Imanol) zenbakira deituta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!