‘El samurai sin nombre’ animea, ‘Grace’ eta ‘Taxandria’ aipagarrienak gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 2a, 01:00

Arratsaldeko bostetan Antzo­ki Zaharreko emanaldiari hasiera emango diote hiru laburmetraiek: Sophie Laguësen ´Barbee Butcher` (2008), Vinciane Millereau­ren ´Barbie Girls`(2009) eta Nacho Vigalondoren (Los Cro­no­crímenes) azken lanak: ´Marisa`(2009).  Ostean, aurten programatu duten lehenengo animea izango da ikusgai: ´Sword of the stranger/El samurai sin nombre` Masahiro Andôk 2007an zuzendutako marrazki bizidunetako luzemetrai hori marrazki fin eta sentsibilitatez betetako filma dela esan digu Jose Luis Rebordi­nosek. Ostean, Anthony DiBlasik aurten zuzendutako ´Dread` ikusi ahal izango dugu.

Gaueko emanaldia
Gaueko emanaldiari, aldiz, 22:30tan emango diote hasiera, bi laburmetraiekin :Tho­mas Oberlies eta Mattias Vo­gel-ek iaz zuzendutako ´Ar­beit für alle` laburmetrai alemaniarra eta Pierre Mous­quet, Marc- Antoine Dele­plan­que eta Seynave Hubert -ek iaz ere zuzendutako ´Touch­dawn Of The Dead`. Egitaraua bi luzemetraiekin osatuko dute Donostia Kultu­rakoek: ´Gra­ce` Paul Soleten filme gomendagarria eta ´Ka­mi­ka­ze 1999-El último combate (1983) Luc Bessonen klasikoa. Azkenik, eta ´Metal Hur­lant eta zinema fantastikoa` sailean (Besson­ena ere sail horretan kokatua dago) filme bat besterik ez dute emango Victoria Eugenia Antzokian, eta da Raoul Gervais-ek 1994an zuzendutako ´Taxan­dria` film ikusgarria
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!