Reziklarte’09 erakusketa dago plazan jarria joan den larunbataz geroztik. Erakusketan, Reziklarte’09 artelan lehiaketan parte hartutako lanak daude, zaborrontziak birziklatuta eginak, tartean Imanol Etxeberria eta Mikel Arevalillo hernaniarren The recycling game lana, 2garren saria irabazitakoa. Horrez gain, informazio gunea ere izango da, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara irekia, gaikako bilketaren eta birziklatzearen inguruko informazioa emateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!