Dobera Euskara elkarteak sustatutako Hala Bazan egitasmoa datorren astean hasiko da. Helburua da ikastetxeetako ikasleek ipuinak sortzeko teknikak ezagutu eta erabiltzea. Aurtengo ikasturteko lehenengo saioa Elizatxo Ikastolako ikasleek egingo dute. Datorren asteko asteartean, 14:30etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!