AHTaren kontrako alegazioak Osiñagan

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 2a, 01:00

kezkatuta daude Osiña­ga auzoko bizilagunak Abia­dura Haundiko Trena auzotik pasatzen bada, izango duen eragina dela eta. Horri buruz hitz egiteko bilera egin zuten atzo Arriatsun. Mapak mahai gainean za­balduta, proiektuaren eraginak neurtzen aritu ziren eta auzo mailan egin beharrekoez hitz egiten.

Alegazioak hilaren 6rako
AHTaren proiektua jaso du Hernaniko Udalak eta hilaren 6ra arte dute epea he­rritarrek, iradokizunak eta alegazioak egiteko. Bi­zilagunak bat zetozen proiektuarekin ados ez daudela adierazteko. Horrez gain, egingo balitz, eskatu be­harreko gutxienekoak ze­haz­ten aritu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!