Meza bereziak izango dira gaur, Arimen Egunean

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 2a, 01:00

hutsik egin gabe, urtero bezala, atzo jende mordoska joan zen Hernaniko kanposantura, beren senide, lagun edo dena delakoen hilobiak bisitatzera. Santu Guztien Eguna izan zen atzo eta gaur Arimen Eguna da.

Arimen Eguna dela eta, mezak izango dira gaur
Parrokiartetik jakinarazi du­te meza bereziak izango direla gaur, Arimen Egunean. «Hildako guztien oroimena egiteko eguna, gure herriko hildakoak izango ditugu gogoan». Horretarako bi meza izango dira gaur, bata, goizeko 09:00etan, Agustinetan, eta bestea, arratsaldeko 19:00­etan, San Joan Bataiatzai­learen parroki elizan. Horrez gain, jakinarazi dute, hilerrian bertan ez dela Eukaris­tiarik ospatuko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!