Chillida eta Bach, eskulturak eta musikak bat, Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 1a, 01:00

chillida-Leku Museoan, aurten, arreta berezia jarri da Eduardo Chillidaren obrak mu­sikarekin duen loturan, eta horren barruan, hiruga­rren eta azken erakusketa an­tolatu dute. Lehenengo era­kus­ketak Chi­llidaren hasta­pen esteti­ko­etan sakondu zuen, eta bi­ga­rrenak, eskul­to­­re­aren lana­ren, musikaren eta mistika­ren arteko loturak agerian utzi zituen. Azken erakus­keta honetan, berriz, Juan Sebastian Bach konpositore alemaniarra miresten zuela agerian utzi dute. Chillida. Bachen Omenez da azken erakusketa honen izena, eta zabalik izango da datorren urteko otsailaren 22ra arte. Bach miretsi Asteazkenean egindako aur­kez­pe­nean, Luis Chillidak argi azaldu zuen Bachek bere aitaren lanean izan zuen eragina. «Nahiz eta Bachen la­na ez izan garaikidea, nire aita­ren lanak harenarekin lo­tu­ra haundia zuen. Errefe­ren­te bat izan zen bere sortze lanean». Horrez gain, esan zuen bere aitak konpositore alemaniarra miresten zuela eta bere afizioari jarraituta Bachen omenez egin zuen liburuan oinarritu direla erakusketa hau egiteko garaian. Zehazki, Estela Solana Era­kusketa Saileko teknika­riak azaldu zuen, Hommenage à Johan Sebastian Bach jato­rrizko liburutik 40 lan gra­fiko daudela ikusgai (12 serigrafia tartean), eta horre­kin batera, Chillidak Bachen omenez egindako eskulturen lau argazki, eta beste lan batzuk ere bai, hala nola, lurrak, hormigoi erliebeak eta grabitazioak. Bi sortzaileen arteko lotura Aurkezpenean esan zutenez, bi sortzaileen arteko kideta­su­nak nabariak dira eta guz­tien artetik, bien lanetan adi­erazgarriak diren lau alderdi nabarmendu nahi izan dira erakusketa honetan: sintesia, eraikuntza, inprobisazioa eta bariazioa. Ordutegia eta prezioak Erakusketa ikusi nahi izanez gero, astelehenetik igandera da­­­go zabalik, asteartetan ­ izan ezik, goizeko 10:30etatik 15:00e­­­tara. Prezioa 8,5 euro­koa da, baina ikasle, erretira­tu eta elbarrituentzat pre­zio murriz­tua dago: 6,5 euro. Informazio gehiago 943 335 962 telefonoan edota honako helbidean: www.museochillidaleku.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!