Azaroko egitaraua prest Gazte Txokoan

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 1a, 01:00

azaroa iritsi da eta hila­bete honetarako ere makina bat ekin­tza antolatu ditu Gaz­­te Txokoak. Betiko taile­rrak, tailer berriak, irteerak eta beste hainbat kontu izan­go dituzte gazteek.

Tailer berriak
Gazte Txokokoek adierazi du­te­nez, tailerrek normalean iza­ten duten arrakasta iku­si­ta, eta gaz­teek beraiek eska­tuta, sukal­da­ri­tza (azaroak 5) eta txapa tailerra (azaroak 18-19) errepikatzeko asmoa du­te.
Eta horiez gain, azaldu du­te, «tailer berriak plantea­tuko dira, ikasturte hasiera ho­netan taile­rrek eta eskula­nek gazte asko­ren­gan sortu duten interesa iku­sita». Tai­ler berri horiek izango dira kristalezko platerak (aza­ro­ak 11-12) eta teiak apaintzeko tai­le­rra (azaroak 25-26). Lehe­­nen­go kasuan, marrazki ezber­dinak dituzten serbile­tak erabi­liz kristalezko plate­rak apain­duko dituzte; eta bigarrenean, teiak hornitzeko aukera izango du­te dimen­tsio ezberdinak iru­di­katzen dituzten marrazkiekin.

Alkoholaren inguruko saioak
Azaroan zehar ere, alkohola­ren gaia lantzeko asmoa du­te­la jaki­na­razi dute. Horreta­rako, gazte­en errealitatea eza­gutzeko eta ho­rren ingu­ruan eztabaidatze­ko saio ba­tzuk antolatu dituzte azaro­aren 7an eta 14an. Gaiaren inguruan gehiago sakontze­ko, bi pelikula izango dira lokalean: Kids eta Elephant.

Karsetara eta patinatzera
Irteerei dagokienez, azpima­rra­­tzeko bi irteera egingo di­tuztela azaldu dute. Azaro­aren 20an Ola­berriara joan­go dira Kar­setan ibiltzera eta azaroaren 8an Txu­ri-Urdi­ne­ra patinatzera. Kar­­se­tan ibil­tzeko asmoa du­tenek ize­na emateko azken eguna azaro­aren 5ean izango dute.

Zenbait lehiaketa
Zenbait lehiaketa ere izango dira azaroan, hala nola, futbolin txa­pelketa, play sta­tion txa­pelketa... Eta horrez gain, lo­kalak berak es­kain­tzen dituen ohiko balia­bi­de­ez gozatzeko aukera izango da. Ber­tan daude jokoak, musika, wifi gunea, pinpon mahaia, aldizka­ri­ak...

«Interes gune garrantzitsua, eskulanen arloa»
Urriko ekintzen inguruan, Gazte Txokoko hezitzaileek nabarmen­du nahi izan dute,  «eskulanek, oro har, izan duten harrera ona», eta gaineratu dute, «gazte asko­ren interes gune garran­tzitsua bihurtu da eskulanen arloa».
Hezitzaileek baita ere aipatu dute, urrian anto­latutako la­rruzko pultsera, belarritako eta txapa tai­lerrek arrakasta haundia izan dutela eta gazteak oso gustora aritu direla. Horrez gain, hilabete osoan zehar nagusitu den «giro atsegina» azpimarratu dute
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!