Igartza Saria sortu zen euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 1a, 01:00

Beasaingo Udalak, Bea­saingo CAF enpresaren ba­be­sarekin eta ELKAR argitale­txearen laguntzarekin aurrera eramaten duen sariketa da Igartza Saria. Euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz sortu zuten beka hau duela 11 urte eta 6.000 euroko diru-laguntza jasotzen du sariketaren irabazleak. Baina horretarako, hainbat baldin­tza bete behar dira: Deialdi honetara, eleberri edo ipuin-bildumak egiteko proiektuak aurkez litezke. Jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beren zatiren bat edota osotasuna inon argitaratu gabea dutenak eta sarituak izan ez direnak.

Egile berrientzako sariak
Sariketa egile berrientzat bideratua dela kontuan hartuta, bi baldintza hauek bete behar izaten dira: Lana entregatzean 35 urte bete gabe izatea idazleak eta aurretik lan argitaraturik izatekotan, bakarka bi liburu baino gehiago argitaratuak ez izatea. Partehartzaile bakoitzak ondorengo agiriak aurkeztu behar izaten ditu bere proiektuarekin batera: landu nahi duen kontakizunaren azalpena, 2-4 orri bitarteko luzerakoa (argumentua, estiloa,... zehaztuz) eta idazlanaren lagina, 15-20 orrialde bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren haserakoa.

Hiru pertsonek osatutako epaimahaia
Epaimahia, Karmele Jaiok, Igor Estankonak eta Xabier Etxeberriak osatu dute aurtengoan eta jasotako proiektu guztiak aztertu ondoren, Uxue Apaolaza hernaniarra izendatu dute XII. edizioko irabazle. Apaolazak, urtebeteko epea du orain idazlan amaitua Beasaingo Udalari helarazteko. Bitarte horretan hasierako proiektua aldatu nahi izango balu, epaimahaikoei jakinarazi beharko die aldaketaren berri eta haien onespena jaso beharko du, baita idazlana amaitu eta gero ere. Orduan argitaratuko du liburua Elkar argitaletxeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!