Ahazteko moduko partidua atzo Zubipen jokatutakoa

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 1a, 01:00

partidu motela izan zen atzokoa. «Motela eta ahazteko modukoa», entrenatzailearen esanetan. Erregional Ohorezko Mailan jokatzen ari den Her­nani taldeak Beti Gazte taldea hartu zuen etxean, eta ez batek ez besteak, ez zuten esfortzu haundirik egin eta partidua 0-0 bukatu zen.

Ahazteko modukoa
Itxura guztien arabera, atzo­ko partiduak ez zuen mis­terio haundirik, Hernani­ko taldea fin dabilelako azke­nal­dian eta aurkariak berriz nahiko pa­ttal. Kuestioa da bi tal­deetako inork ez zuela esfortzu haun­diegirik egin eta bi taldeek «mo­tel eta gaizki» jokatu zu­ten. Erritmorik gabeko parti­dua izan zen, pasiboa, okasio­rik ere ez zen sortu apenas, eta jokua ere txarra izan zen. Ahazteko modukoa, alegia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!