santu Guztien Eguna da gaur eta bihar Arimen Eguna. Hernaniko Parrokiartetik jakinarazi dute bihar, astelehena, hildako guztiak oroitzeko eguna dela eta, mezak izango direla; goizeko 09:00etan Agustinetan izango da meza, eta arratsaldeko 19:00etan, San Joan Bataiatzailea parroki elizan. Horrez gain, jakinarazi dute hilerrian ez dela Eukaristiarik ospatuko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!