AHTari buruz hitz egiteko bilera gaur Osinaga auzoan

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 1a, 01:00

eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzak Abiadura Haundiko Trenaren oinarrizko proiektua bidali du Hernaniko udaletxera, Udalak dagokion txostena egiteko. Proiektua jendaurrean egongo da hilaren 6ra arte eta ordurarte egin daitezke iradokizunak eta alegazioak. Horri buruz hitz egiteko bilera deitu du gaurko Osinagako auzo elkarteak. 12:00etan, Arriatsun.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!