gaikako bilketa eta birziklatzearen inguruko informazioa nahi izanez gero, erakusketa argigarria eta koloretsua jarri dute plazan. Reziklarte’09 erakusketa ibiltaria ostegunera arte egongo da bertan. Gaur, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara izango dira bertan hezitzaileak azalpenak ematen; eta astean zehar, 16:00etatik 19:00etara. Besteak beste, Reziklarte’09 artelan lehiaketan 2garren saria jaso duen The recycling game artelana, Imanol Etxeberria eta Mikel Arevalillo hernaniarrena, ere bertan izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!