Hernaniko Dobera euskara elkarteak komunikazioa gaitzat hartuta, artelan lehiaketa antolatu zuen joan den urtean. Lehiaketan parte hartutako lanak Goizuetan daude, Labaderoan, ikusteko. Erakusketako ordutegia ezberdina izango da ostiral, larunbat eta igandetan. Gaur eta datorren larunbatean, goizean irekita egongo da 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldean, 18:30etatik 21:00etara. Bihar eta datorren igandean, 12:00etatik 14:00etara izango da ikusteko aukera, eta 18:00etatik 20:00etara. Datorren ostiralean ere, zabalik izango da, 18:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!