Mutilek Zubipen jokatuko dute gaur, Beti Gazteren aurka, eta neskek bihar, Martutenen

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 31a, 01:00

Erregional ohorezko mailako Hernani taldeak Beti Gazteren aurka jokatuko du gaur Zubipen. Arra­tsal­deko 16:30etan izango da. Azken partidua ken­duta, bolada onean zebiltzan txuri-berdeak eta gaur ere garaipenaren bila irtengo dira zelaira. Her­nani 10garren postuan dago, eta Beti Gazte 17garren, azken aurrena. Emakumezkoen ligan, Hernanik Amara Berri­ren aurka jokatuko du bihar Martutenen. Arratsal­deko 15:00etan hasiko da partidua. Partidu borrokatua izango da biharkoa, Amara Berri lider baita eta Hernani bi­ga­rren postuan dago puntu baten aldearekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!