´Vertige` Abel Ferryren luzemetrai frantziarrarekin hasiko da ofizialki gaur XX. Fantasia eta Beldurrezko Astea

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 31a, 01:00

XABIER ERDOZIA, ‘LOU’

Gaur arratsaldean hasiko da Fantasia eta Beldurrezko Astea, baina aurretik Victoria Eugenia Antzo­kian eguerdiko hamabietan izango dute aukera etxeko txikienak gozatzeko, Michel Hegner eta Kari Juusonen ´Niko eta izarretarako bidea` luzemetraia programatu baitute Donostia Kulturako zinema unitatearen partaideek, Kutxaren laguntzari esker. Arratsalde partean, berriz, bostetan hain zuzen ere, Ben Sombogaart-ek eta Pieter van Rijn-ek 2004ean batera zuzendutako ´Pluk eta bere garabia` ikusteko aukera izango dute gaztetxoek. Bi emanaldiak doan dira baina zoritxarrez aurreneko emanaldirako sarrerak agortu dira. Dena dela, eta bitartean agortzen ez badira, Garibai kaleko Kutxan eskuragai izango dituzue arratsalde parteko sarrerak.


SAIL OFIZIALEKO FILME INTERESGARRIENAK


VERTIGE Frantzia, 2009 Azken aldi honetan zinema frantsesak izugarrizko arrakasta du zuzendari gazte talde bati esker: Alexandre Bustillo eta Julien Meury, Pascal Aúgier, Alexandre Aja... Aurten ere belaunaldi horretako zuzendari biren luzemetraiak izango ditugu ikusgai. Bata da Abel Ferryren hori, eta uste dut inork ez diola leporatuko originaltasun ezarik, kokagunea ezohizkoa baita beldurrezko filmeetan: mendia. Eta mendi altu baten tontorrera igo nahi duten eskalatzaile talde horien ikuspuntutik kontatua dago filmea. Mendia bera izango da etsai nagusia, noski. Baina ezta izango bakarra. Filmearen lehenengo zatia izugarria omen da Jose Luis Rebor­dinosen esanetan.


ROBOGEISHA Japonia, 2009 Rebordinos eta bere taldekoek tinko borrokatu behar izan dute beste zinemaldiko antolatzaileekin filme hori Donostira ekartzeko. Eta azkenean lortu dute eta Europan film hori ikusten den lehendabiziko aldia izango da. Azken urteetan zuzendari japoniar talde bat Goretik haratago praktika­tzen ari den estiloko adibide ikusgarria (beste ezin­galtze­ko adibidea Vam­pi­re Girl Ver­sus Frankenstein girl Yoshihiro Nishimuraren filmea izango du­­gu gaur bertan ikusgai). Noburu Iguchiren makarrada horrek Geisha robotiko bat dauka protagonista. Geishak katana protesi bat darama ipurtzuloan; Geisha berak esne azidoa botatzen du titi puntetatik, eta zerra erradial bat darama ahoan. Milaka lagunek ikusi dute filmearen aurrerapena Youtuben. Iaz Tokio Gore Police ikusi eta erakarri bazizun, Robogeisha ikustea ezinbestekoa duzu. THE BOX, Estatu Batuak, 2009 Richard Kelly (Donnie Darko, Southland Tales) zuzendari famatua da elitean, batez ere, Donnie Darko filme zoragarri esker. Ba, bere lehen filme haundia da The Box hori, Cameron Díaz izarra protagonista duena eta Richard Matheson idazkari famatuaren ipuin txiki batean oinarrituta dagoena. Bikote bati pertsonai misteriotsu batek kaxa bat ematen dio. Kaxak botoi bat du. Botoi hori saka­tzen badute, milioi bat dolar irabaziko dute baina…aldi berean, planetako edozein lekuan ezagutzen ez duten norbait hilko dute. James Marsden, X Men-eko filmeetan Ziklope pertsonaia an­tzezten zuena da, Cameron Díazen bikote duela, The Box interesgarri horretan.


MUTANTS Frantzia, 2009 David Morley zuzendari frantsesak argi zuen helburua: zonbien inguruko filme bat zuzendu eta, era berean, intimitatea abiapuntutzat hartuz, erabateko maitasun historio bat kontatu. Chamo­nix inguruan kokatutako erietxe bat eszenatoki beldurgarri moduan erabiliz, Morley zuzendariak ezohizko saioa gauzatu du Cro­nen­bergen La Mosca, Boy­leren 28 días después eta Carpen­terren La Cosa filmeak oinarritzat hartuz . Ikus­garria.


GRACE Estatu Batuak-Kanada, 2009 Aurten ikusiko dugun proposamen orijinalenen artean kokatu beharko dugu filme hori. Originala eta sendoenetako bat izango da, dudarik gabe, Estatu Batuak eta Kanada artean egindako ekoizpen ilun eta kaltegarri hori. Ama baldintza guztien gainetik nahi izateak sortarazten dituen alde ilunak ederki adierazten ditu. Ezinhobeto girotua, musikatua, antzeztua... Grace-k beldurra sortzen du. Kalitatezko beldurra. Eta ez da batere go­mendagarria haurdun dau­den emakumeentzat. 

GAURKO EGITARAUA:

ANTZOKI ZAHARRA

19:45 Inaugurazio emanaldia
VICENTA (2009). (teaser thriller)
PARIS BY NIGHT OF THE LIVING DEAD (2008)                                         VERTIGE (2009) Abel Ferry (luzemetraia)

00:30 Difunto Gaua
KING CRAB ATTACK (2008) Grégòire Sivan
(laburmetraia)
INFESTATION (2009)
Kyle Rankin (luzemetraia)                                  
VAMPIRE GIRLVS.
FRANKENSTEIN GIRL (2009) Y. Nishi-mura


VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA

12:00 Haurrentzako zinema
NIKO ETA IZARRETAKO BIDEA (2008) M. Hegner                                                                                                            K. Juusonen
17:00 Haurrentzako zinema PLUK ETA BERE GARABIA; 19:45  HEAVY METAL (1981) Gerald Potterton
22:30 LES MAÎTRES DU TEMPS (1982) René Laloux

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!