Espainiako Auzitegi Nazionalean, bost gazte epaitu dituzte aste honetan Segiko kide izatea leporatuta; tartean Araitz Zubimendi hernaniarra. Epaiketa atzo bukatu zen eta Fiskaltzak zazpina urteko kartzela zigorra eskatu zuen bost akusatuentzat, AVTk bezala.
Gainerako akusatuak ho-nakoak dira: Asier Tapia, Zigor Ruiz, Eneko Aizpuru eta Garikoitz Mujika.
Bost gazteak epaiaren zain daude eta epaia kaleratu bitartean, Aizpuru eta Mujika espetxeratu egin dituzte, atzo zenbait komunikabidek adierazitakoaren arabera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!