AHTari buruzko bilera Osiñagan, igandean

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 30a, 01:00

iritsi da Hernaniko udalera, Eusko Jaurlaritzak bidalita, Henani eta Urnieta artean Abiadura Haundiko Trenak izango duen ibilbidearen proiektua.

Osiñagan eragin haundia
Osiñagako auzo elkarteak adierazi du proiektuaren zati gehienak Osiñaga bailarari eragiten diola, «eragin latza eta kaltegarria».

Alegazioak egiteko epea
Kaltetutako edo nolabait eragiten dien bizilagunek azaroaren 6ra arte dute epea alegazioak egiteko. Horregatik hain zuzen, auzo elkarteak bilera egin nahi du igandean; proiektuari buruz, alegazioei buruz, eta aurrera begira egin beharrekoez hitz egiteko. Bilera beraz, igandean, 12:00etan, Arriatsun.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!