joan den igandean, urriak 25, Eskola Kirola programaren barruan egindako deialdiari erantzunez, Hernaniko ikastetxeetako neska-mutilak elkartu eta herrian barrena bizikleta buelta ederra eman zuten. Deialdi zabala egin arren, ez zen neska-mutil gehiegi hurbildu, eguraldiarekin ikaratuta akaso.
Ibilbide luzea
Txirrindulari taldeak honako ibilbidea egin zuen: Atsegindegi, Zinkoenea, Balantxa, Karabel, Portu, Elorrabi, Ibarluze, Orona, Ibarluze, Eziago, Zikuñaga, Akarregi, AMR, geltokia, Etxeberri, Florida, Sagastialde, Antziola, Latsunbeberri, Urbieta kalea eta Atsegindegi.
Buelta egiteko txirrindulari gazteek JOCC-Zikuñako Ama txirrindulari taldearen eta Hernaniko udaltzainen laguntza izan zuten.