igande honetan hasiko dira Saskibaloia Igandeetan jardunaldiak, gazteen artean saskibaloirako afizioa pizteko saskibaloi saioak. Helburua da saskibaloian jokatzen ikastea eta batez ere, ondo pasatzea.
Gazteei eskainia
Helburua, batez ere, gazteen artean saskibaloirako zaletasuna bultzatea da; horregatik hain zuzen, egitasmoa 1998/1999 eta 2000 urtean jaiotako neska-mutilei eskainia da. Beraz, saskibaloian ikasi eta ondo pasa nahi duen guztia gonbidatua dago.
Saioak igandetan izango dira, Hernaniko kiroldegian, 10:30etatik 12:00etara.