Imanol Etxeberria eta Mikel Arevalillo 2garren, Reziklarte sarian

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 29a, 01:00

erretiratutako paperontziak berrerabiliz artelanak sortzea zen Reziklarte lehiaketaren helburua. Lan mordoska aurkeztu dira eta Imanol Etxeberria eta Mikel Arevalillo hernaniarrek irabazi dute lehiaketako bigarren saria, The recycling game artelanarekin.

Diseinatzaile hernaniarrak
Mikel Arevalillo eta Imanol Etxeberrria hernaniarrak di­seinatzaileak dira eta lehenengo aldia zuten lehiaketa batera aurkezten zirena. Pozik daudela adierazi diote Kronikari.

Ontzi zaharrak artelan
Hasiera batean ideiaren bo­zetoa aurkeztu behar izan zuten. 60 bozetotik gora aurkeztu ziren eta horietatik 26 aukeratu zituzten. Hain zu­zen, 26 zirelako baztertuta zeu­den paperontziak, artelan bihurtzeko zain zeudenak. Ontziak dekoratzea zen le­hi­­­­­a­­­­ketaren helburua.

Erakusketa ibiltaria Hernanin
San Markos Mankomuni­tateak erakusketa ibiltaria antolatu du artelan hauek erakusteko. Erakusketan hezitzaileak izango dira gaikako bilketa eta birziklatzearen inguruko informazioa ematen eta zalantzak argi­tzen. Erakusketa larunbatetik azaroaren 5era egongo da plazan jarria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!