larunbatean izango den bigarren eskuko azokan era guztietako produktuak erosteko aukera izango da. Goizetik eguerdira bitarte izango da, Atsegindegin.
Berrerabiltzea helburu
Herritarrek azoka erabiltzen dute batetik, behar ez dituzten produktuak beste batzuei eskaintzeko, eta bestetik, beharrezkoak diren produktuak moduz lortzeko. Denek jakinda, produktuak berrerabiltzen ari direla.
Denetariko produktuak
Herritarrek erabiltzen ez dituzten edo soberan dituzten gauzak jartzen dituzte salgai eta gainera moduz: arropa, liburuak, erramintak, oinetakoak, etxerako gauzak, jostailuak eta abar.