Torturari buruzko ‘Herioa eta dontzeila’ antzezlan dramatizatua gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 29a, 01:00

natza taldeak antolatuta, Ariel Dorfman argentinarraren Herioa eta dontzeila antzezlana taularatuko dute gaur arratsaldean, Biteri kultur etxean. Torturaren inguruko drama da. Arratsaldeko 19:30etan izango da, debalde.


Tortura gai nagusia
Dorfman argentinarraren lanean tortura da gai nagusia. Argumentoa Txileko dik­ta­duraren ondorengo urteetan kokatua dago. Bizi­tzaren gora-beherak medio, diktaduran torturatua izandako pertsonak eta bere ustezko torturatzaileak elkar topo egin dute. Herioa eta dontzeila lan oso ezaguna da eta bere garaian arrakasta haundia izan zuen; Roman Polasnki zuzendariak ere pelikula egin zuen obra honen inguruan. Fito Rodriguez itzultzaileak Kro­nikari adierazi dionez, «obrak ekarpen haundia egiten du memoriaren ikuspegitik».


Irakurketa dramatizatua
Herioa eta dontzeila antzezlana Fito Rodriguez unibertsitateko irakasle eta ikerlariak itzuli du. Eta Itziar Ituñok, Asier Sotak eta Ramon Agirrek taularatuko dute. Antzezlan berezia da, idatzitako antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo baitute aktoreek; testuak, obraren irakurketak berak, an­tzezpenak baino garrantzi gehiago du kasik. Gainera, atrezzorik ez da izango ia. Aktoreak ere mozorrotu gabe eta paperak eskuan dituztela ariko dira, baina dramatizazio osagaiak ere izango dituzte, hala nola, soinuak, musika eta abar. Ikusleak irakurtzen ari dela sentitzen du. Testuak «sekulako indarra du» Rodrigue­zen esanetan.


Indar haundiko testua
Rodriguezek adierazi duenez, testuak indar dramatiko haundia du. Berak antzezlana bere horretan itzuli zuen eta ondoren eman dute irakurketa dramatizatuaren pausua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!