Karobi elkarteko kideak upeltegietan ibiliak dira.

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 28a, 01:00

Karobi elkarteko kideak upeltegi pare batean ibiliak dira duela gutxi. Lehendabizi Bianako Olarra upeltegian izan ziren eta ardo mordoska probatzeaz gain, bertan bazkaldu zuten. Handik etxera bueltatu beharrean, Errioxako Ondarre upeltegira joan ziren bertako ardo eta kabak probatzera. Bai batekoak, bai bestekoak, ederrak omen ziren denak, eta poz-pozik bueltatu ziren bisitariak. Orain, elkartean orri bat jarri dute, nahi izanez gero, Olarrako edo Ondarreko ardoa eta kaba eskatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!