Hernanik irabazi egin zuen Ligako lehenengo partidua

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 28a, 01:00

hernaniko mutilen taldeak Galdakaon jokatu zuen igandean Ligako lehendabiziko partidua eta, espero bezala, irabazi egin zuen. Lehen Set-a gaizki hasi zuten hernaniarrek, baina azken txanpan jokoa hobetu eta markagailuari buelta eman zioten (23-25). Bigarren Set-ean joko maila mantendu egin zuten, ez zuten arazorik izan eta 14-25 irabazita, 2-0 jarri ziren aurretik hernaniarrak. Hirugarren Set-ean, ordea, Hernaniko taldeak aldaketak egin zituen bere rotazioan eta pittin bat lasaitu zen eta 25-22 galdu zuen Set-a. Azken Set-a gogorra izan zen, baina hernaniarrek garaipena lortu zuten, 22-25, eta horrela, modu ezin hobean hasi dute Liga.

Neskek galdu egin zuten
Nesken seniorren taldea partidua irabazteko asmoarekin joan zen igandean Iru­ñeara, aurreko denboraldian nafarrak baina maila hobea erakutsi baitzuten. Gehiegizko konfidantzak on­dorio negatiboak ekarri zituen ordea, Iruñeako taldeak hobera egin baitu, eta ustekabean harrapatu zi­tuen hernaniarrak. Lehenengo bi Set-etan gogor hasi ziren nafarrak eta hernaniarrek ez zuten erreakzionatzeko ere denborarik izan eta 25-14 eta 25-13 galdu zuten. Hirugarren set-ean hobeto aritu ziren hernaniarrak, ia joko osoan aurretik markagailuan, eta 18-25 irabazi zuten. Baina azken Set-ean ere hasieratik abantaila haundia hartu zuten nafarrek eta Hernaniko taldeak ezin izan zion buelta eman markagailuari, eta 25-19 galdu zuten.

Infantilak eta kadeteak
Infantilek ere jokatu dute asteburuan. Langilek 3-0 irabazi zion Tolosako Lasku­rain taldeari. Elizatxoko taldeak berriz, galdu egin zuen, 3-0, Presentacion-en aurka. Kadeteetan berriz, Esko­la­pio­ei irabazi egin zien, 0-3, Hernani K.E. Langile taldeak. Hernani K.E. Elizatxo taldeak berriz, galdu egin zuen, 3-0, Leitzaran B.T. taldearen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!